XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hilda nago, bai. Orain dela ordu batzu hil naiz.
Gaur arte ez nuen sinesten
Heriotza ez da hain gauza larria.
Hiltzen zarenean, ez duzu ez hotzik ez berorik sentitzen.
Minik ere ez duzu sentitzen, harez gero gaisotasuna guztiz gaindituta daukazulako.
Azken arnasa ematen duzu eta bazoaz.
Nora zoazen? Ez dakit.
Oraindik ezin dizuet esan zerurik edo infernurik ba ote dagoen.
Hemendik ez dira ageri, behintzat.
Egia esan, txatxukeria handia litzateke hildakoan gizonak sariztatzea edo zigortzea, bizitza bera sari ederra eta, aldi berean, zigor gogorra baita guztiontzat.
Dena dela, txikitan katiximan ikasi nuena
Gorputza hilkorra da; haragizkoa denez gero, usteldu eta desagertu egiten da.
Arima, aldiz, hilezkorra da;
Gauza lojikoa dirudi.
Baina hona hemen kontraesana: nahiz eta materiarik ez eduki, arimak ederki ikus, entzun eta pentsa dezake.
Eta hitz ere egin dezake, ikusten duzuenez.
Teologoak eta filosofoak luzaroan saiatu dira misterio hau argitu nahian, baina egundaino ez dute zentzuzko erantzunik aurkitu.
Batzuk diotenez, bizitza honen ostean ba omen da bizitza hobe bat.
Beste batzuk, aldiz, beste gorputz batez birjaiotzen garela uste dute eta abar.
Nire ustez, gauzak askoz sinpleagoak dira: (...).